XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fidel Castro bisitaz Xilen

Fidel Castro Kubako buruzagi ezkertiarrak gaitzeko itzulia egin du Xilen hango Allende, president ezkertiarrak komitaturik.

Ongi-etorri ederrik ukan du han.

Haatik berak ere badaki jendeari kausitzen eta tokian tokiko gisa egiten.

Bera indarka eta gerlaz heldua delarik buruzagigorat, Allende aldiz bozez, aitortu du herri bakotxak izan dezakela bere bidea eta bere saila.

Hala beharrean eztitasunaren predikari ere egin da han, hala-nola kobre harrobi haundi batetako langileri kontseilu hau eman duelarik: behar dela jakin heintto batekin egoiten, ororen onak duelarik hori galdatzen.

Xiletarrek badute haatik beste bisitarik ere egun hautan, guziz Frantziatik: lehenik hiru sozializta buruzagi, François Mitterrand, Gaston Defferre eta Claude Estier, eta ondoko egunetan, omen, Jacques Duclos zenatur komunixta.